HAUR HEZKUNTZA

2019-20 IKASTURTEA



IHAUTERIAK HH 3 URTE


INAUTERIAK DIRA BAI!! IUJU, IUJU!!!!!
¡¡¡YA LLEGÓ EL CARNAVAL!!!


HAINBESTE DENBORA ITXAROTEN EGON ETA GERO INAUTERIAK HELDU DIRA! LAN PILA BAT EGIN DUGU BAI MOZORROA PRESTATZEN, BAITA DANTZA IKASTEN ERE, ETA HAU IZAN ZEN EMAITZA. ESPERO DUGU ZUEI ERE GURI GUSTATU ZAIGUN HAINBESTE GUSTATU IZATEA.


TRAS MUCHO TIEMPO DE ESPERA ¡POR FIN HAN LLEGADO LOS CARNAVALES! HEMOS TRABAJADO MUY DURO TANTO PREPARANDO EL DISFRAZ, COMO APRENDIENDO EL BAILE, Y ESTE HA SIDO EL RESULTADO. ESPERAMOS QUE OS HAYA GUSTADO TANTO COMO A NOSOTRXS. 







UDAZKENAREN PROIEKTUA

LEHENENGO HIRUHILABETE HONETAN, EKINTZA BATZUK EGIN DITUGU 3 URTEKO GELAN. UDAZKENAREN PROIEKTUARI AMAIERA EMATEKO, GURE GELA BASO BATEAN BIHURTU ZEN. BASO HORRETAN AURKITU GENITUEN MATERIALEKIN ASKO ESPERIMENTATU GENITUEN. HAINBESTE GUSTATU ZITZAIGUN, GURE 2 URTEKO LAGUNAK GONBIDATU GENITUELA.


Resultado de imagen de UDAZKENA






OLENTZEROREN ETXERA

Gabonak heltzen direla eta  3, 4 eta 5 urtekoak Olentzeroren etxera joan gara. Han, Sorgina, Lamia, Basajaun, Tartalo, Galtzagorri, Mari Domingi, Olentzero eta Napo (bere astoa) ezagutu ditugu. Oso ondo pasa dugu eta Olentzerori gelako gutuna eman diogu. 


Resultado de imagen de olentzeroren etxea



2018-19 IKASTURTEA

 

5 URTEKO MUSIKARIAK



Hona hemen  5 urteko rockeroak AC/DC taldearen Highway to hell  abestiaren laguntzaz, perkusioaz disfrutatzen. Gora zuek!







3 URTEKO MUSIKARIAK


Hona hemen 3 urteko artistak “Koloreak ikasten” abestia kantatzen! Hori bai indarra hori!




ONGI ETORRI!!!



Haur Hezkuntzan munduari buelta eman diogu gure familien eskutik. Gure gelak mila kolorez margoztu dira kulturez blai busti garelarik.

Hamaika herrietako kultura bizi izan dugu, mila esker bidaia honetan lagundu gaituzuen guztioi… Denon artean euskararen herria osatzen baitugu!




2 URTEKOAK KULTURA DESBERDINAK EZAGUTZEN


EUSKAL HERRIA


Aitziberrek sokatiraz hitz egin zigun. Esan genion ez genekiela zer zen hori baina soka, gerrikoa eta zapatilak atera zituenean konturatu ginen ederki ezagutzen genuela eta ikaragarri dibertigarria zela.

Aitziberrek esan zigun kirol gogorra zela eta Euskal Herrian oso sokatiralari onak bazirela. Guk sokatiran egin genuen eta… arrazoia! Gu ere oso onak gara!

Mila esker Aitziber, hurrengoaren zain geratzen gara!





BEREBER HERRIA

Saliha eta Mouradek Bereber herriari buruz hitz egin ziguten. Euren jantziak (Salihak bat soinean zeraman, ederra!), euren ohiturak, ezkontza…
Gastronomiari buruz ere hitz egin ziguten eta gosea etorri zitzaigun. Orduan,  bereber kulturan ohikoak diren opilak jaten gonbidatu gintuzten eta Nourek banatzen lagundu zuen. Zelako goxoak!

Mila esker familia!



CÓRDOBA


Belenek haize andaluziarrak ekarri zizkigun.. takoneo erritmoan Kordobako kulturan murgildu ginen, ia ia loreak ere usaindu ahal genituen!

Euren ferietan geldiunea egin genuen, mantilloak, belarritakoak, lorezko apaingarriak…

Eta nola ez, flamenkoa!... zelako Artea! Ezin izan genuen amaitu Sonakaik interpretatzen duen “Txoriak txori” entzun gabe.

Eskerrik asko Belén! 




FILIPINAS


Estelaren eskutik Filipinetarako hegaldia hartu genuen. Estelak ohitura, gatronomia eta jantziei buruz hitz egin zigun.
Baina dibertigarriena TINIKLING dantza tradizionala izen zen. TIKLING txoriaren hegaldia irudikatzen du eta banbu kainaberekin egiten da. Ze ondo pasatu genuen!

Mila esker Estela!



MAURITANIA


Lalla eta Mariemek te goxoa prestatu ziguten. Zoragarri polita da beraien errituala ikustea… eta ederra tea dastatzea.
Euren gastronomiaz, kulturaz, jaiez, jantziez baita dantzez ere hitz egin ziguten.
Mila esker Mauritaniako zatitxo bat gure gelara hurbiltzeagatik!



SAHARA


Anunek eta bere familiak jantzi tradizionalak erakutsi zizkiguten. Gainera Sahararen errealidadeaz ohartarazi ziguten eta aita eta ama errefuxiatuen kanpamenduan jaio zirela azaldu ziguten.

Mila esker Sahara gurekin konpartitzeagatik!





VENEZUELA


Suairek gelara Venezuelako zatitxoa ekarri zigun.

Hasieran Indiar Guajiroei buruz hitz egin zigun. Izan ere, bere aitona (Ainhizeren birraitona) indiar guajiroa zen eta zaldi asko zituen.

Geroago gastronomiaz hitz egin zigun eta Venezuelara arte iritsi ginen ametsetan. Gainera arto irinez egindako enpanadilak dastatu ahal izan genituen.

Mila esker Suair, ederrak enpanadilak!





HH 2 urtekoak Olentzerorekin.

Olentzero egunean emozioak bor bor!

Benetan egun handia eskolako txikitxuenentzat!

Disfruta ezazue egun horretako momento gozoenak gogoratuz.
 

 
https://photos.app.goo.gl/kAG57x6U4KsfpHeB6

 

 

 

4-5 URTEKOAK

Aste hauetan kultura ezberdinak ezagutzen ibili gara. Hori dela eta, Senegaleko Abdoulaye bere ohiturak eta esperientziak gurekin konpartitzera etorri da.








    

2 URTEKO GELA

2 urtekoak ilusioz bete hurbildu dira eskola… animo txapeldunak! Ez da makala egiten duzuen esfortsua!

Mila esker familiei zuek emandakoagatik ere!

Aurrera eskolako txikitxuak!





https://drive.google.com/open?id=1UrIh0SOpikRTRl9bjstvNM-3qnWNgTDL

 

 

2017-2018 IKASTURTEA 


4 URTEKOAK URAREKIN ESPERIMENTATZEN

Gaur egun azken proiektuarekin gaude, urarena. Denon artean pasiloa apaindu dugu, oso polita gelditu da. Bestean bezala, ama batek lagundu digu eta marmoka izugarriak egin ditu. Bai ondo pasa dugula tenperaz margotzen!
Urarekin ere esperimentu asko egin ditugu baina gehien gustatu zaiguna urarekin jolastea izan da.




4 URTEKOAK SARRIAKO PARKETXEAN

Maiatzaren amaieran Sarriako parketxean egon gara. Ibilaldi labur bat egin dugu. Horretan 3 motatako basoak ikusi ditugu: pinudia, pagadia eta hariztia. Horko zabuetan ere jolastu gara. Goiz polita pasa dugu!



4 URTEKOAK BIRZIKLATZEN


4 urtekoek ” birziklapena” proiektua  landu dugu. Gauza pilo ikasi eta experimentatu ditugu: paper birziklatua egin dugu, zarama poltsak aztertu ditugu jakiteko nola birziklatzen duen jendeak, kamioi barruan ere egon gara…




4 URTEKOAK EUSKAL MITOLOGIA LANTZEN



“Euskal mitologia” proiektuarekin aritu gara. Denon artean pasiloa apaindu dugu. Guk, 4 urtekoek, Basajaun margotu dugu. Zoragarri pasa dugu!




5 URTEKOAK YOGA EGITEN

Yoga praktikatzen ibili gara 5 urtekoak. Arnasketak, jarrera ezberdinak eta erlajazioa primeran datorkigu urduritzen garenean… OM SHANTI!


5 URTEKO GELA

"Koloreak ikasten" abestia gorren keinuekin.


Imagen relacionada





5 urteko gelakoak espaziotik ibili dira. Begira bestela!


                                                  Resultado de imagen de espacio

ARTIKULU INTERESGARRIAK

"Como hablar para que los niños escuchen..."

" Vida sana y familia"






2016-17 IKASTURTEA

HH 5 URTE AZTARNEN BILA


Aurreko egunean 5 urtekoek paseo bat eman genuen Ostuñotik. Bego eta Sergioren laguntzaz animalien arrastoak eta aztarnak bilatzen ibili ginen. Bai ondo pasa genuela!


https://goo.gl/photos/trCbBmTHDZfpEY1n7



JOLASAK


Hemen dituzue zuen haurrentzako topatu ditugun jolas interesgarriak:





http://gelapdi.blogspot.com.es/2010/04/ipuinak-eta-jokuak-3-7-urte.html

 

 

 ARTIUM MUSEOA

4 eta 5 urtekoak Artium museoan egon gara. Bertan artelan ezberdinak ikusi ahal izan ditugu: margolanak,  eskulturak, eta abar. Bukaeran gure artelana egiteko aukera izan dugu eta asko disfrutatu dugu.
Goiza ederra izan da!

https://goo.gl/photos/dwrafXxPhvSRBwhTA



BIZKOTXOA

Martxoak 7, asteartea
Goizean, bizkotxo bat egin dugu denon artean Olatzi agurra emateko. Ondoren gela apaindu dugu puxika eta guzti eta arratsaldean festa txiki bat prestatu dugu Olatzentzat!
Bikain pasa dugu eta gainera, zelako goxoa atera zaigun 
bizkotxoa!


https://goo.gl/photos/mRUPXvM9Fq9fMqsG6

 

 

2015- 2016 IKASTURTEA

 

AIKUR MUSEOA

4 eta 5 urtekoak udazkenarekin lotuta erleen bizitzari buruzko proiektuan aritu gara. Eskolan hainbat aukera izan ditugu eztia dastatzeko, erlezaintzailearen jantzia janzteko, erlauntzak ikusteko…

Umeak oso motibatuta ikusiz gero, Aikur museora joatea erabaki genuen. Eguraldi zoragarria aprobetxatuz, Urretxun eguna eman genuen. Museoan bertan eztia dastatzeko eta kandelak egiteko aukera izan genuen.
Primeran pasa genuen !!!


Aprovechando que estamos en otoño y coincidiendo con la recogida de la miel, los niñ@s de 4 y 5 años hemos trabajado la vida de las abejas. En clase hemos tenido la oportunidad de probar la miel, vestirnos con la ropa del apicultor, observar el interior de una colmena…

Viendo que los niñ@s estaban muy motivados decidimos ir al museo Aikur. Acompañados del buen tiempo, pasamos el día en Urretxu.
En el museo tuvimos la oportunidad de probar la miel y de hacer velas.
 ¡Qué bien lo pasamos !

 

Klikatu irudian/ Hacer clic en la imagen
 2014-2015 IKASTURTEA

 

UDAZKENA

3 urteko gelako ikasleek UDAZKENAri buruzko proiektua egin dute. Hemen duzue power pointa egindakoa zuekin konpartitu nahi dugu eta.
Los alumnos y alumnas de  la clase de 3 años de E.I. han realizado un bonito proyecto sobre el otoño. Aquí tenéis el power point sobre dicho proyecto que queríamos compartir con vosotros y vosotras.