LEHEN HEZKUNTZA




2019-20 IKASTURTEA


3. mailako musikariak

3. mailakoak musika instrumentuak sailkatzen ibili dira. Hemen dituzue haien lanak.




2. mailako musikariak


Begira 2. mailako neska-mutilak zer nolako musikari trebeak diren!



Resultado de imagen de musika




Juan Kruz Igerabide idazlea 1. eta 2. mailakoekin.


Aurten ere euskal idazle ospetsu batek bisitatu gaitu. Oraingoan Juan Kruz Igerabiderekin egoteko aukera izan dugu. 
Guk bere liburuak irakurri genituen eta berak ipuinak, olerkiak, asmakizunak ... kontatu zizkigun.
Oso gustura egon ginen eta irakurtzeko gogoa sortu zitzaigun!






1. mailakoak Arrikrutzeko haitzuloetan


Urtarrilaren 22an 1. mailako iaksleok Oñatira joan ginen Arrikrutzeko haitzuloa bisitatzera.  
Lehen gizakien moduan marrazkiak egin genituen, eta sua ere nola egiten zuten ikusi genuen.
Haitzuloetako lehoia eta hartz familia ikusi genuen.
Bazkaria Arantzazun egin genuen eta joalasteko denbora ere izan genuen.
Asko ikasi genuen eta primeran pasatu ere.



2. mailakoak Donostiako Akuarioan


Pasa den Urtarrilaren 8an 2. mailako ikasleok Donstiako akuariumera joateko aukera izan genuen.
Bertan gure interesgune den euskal balea eta bere ehizaren inguruan asko ikasi genuen.
Horrez gain, gure inguruko itsas eta erreka  espezieak ezagutu genituen, bai eta hainbat espezie tropikal bereziak ere.

Bikain pasa genuen!



Boga, boga, mariñela...  2. maila

LH 2. mailako ikasleek gure “Boga-boga mariñela” proiektuaren barruan itsas animali ezberdinei buruzko ikerketa egin dugu; informazioa bildu, sailkatu, idatzi eta azkenik bideo hau prestatu dugu. Espero dugu zuen gustukoa izatea!


Resultado de imagen de itsas animaliak


Dinosauroak 1. mailan

Azken aldi honetan 1. mailan dinosauroei buruz asko ikasi dugu eta denon artean bilduma ederra egin dugu. 





2018-19 IKASTURTEA


6. MAILAKO MUSIKARIAK


Hona hemen 6. mailakoek egindako musika bideoak.



5. MAILAKO EKINTZAK


Hemen dituzue ikasturtean zehar 5. mailakoek egindako ekintzen argazkiak.


Txoriak ezagutzen

Adimen emozionala

Esperimentuak

Euskararen eguna

Ihauteriak

Bertsolaritza topaketa



1. ETA 2. MAILAKOEN AZKEN TXANGOA


1. eta 2. mailakoak Sobroneko Parkean egon ginen. Eguraldi ona eta egun osoa uretan: Ebro ibaiatik piraguetan eta igerilekuan igeri egiten. Egun borobila!


Erlazionatutako irudia



2. MAILAKO IPUINAK

Oraingoan, 2. mailako idazle trebeok Ipuin Bilduma idatzi dugu. Hemen daukazue.



IRAKURLE LAGUNA 2018-19

Ikasturte honetan ere Irakurle Lagunaren proiektuan parte hartu dugu. 1. eta 5. mailakoak elkarrekin hasi dira irakurtzen eta 2. eta 6. mailakoek pasa den ikasturtearen lanarekin jarraitu dute. 
Hemen dituzue argazki batzuk.


          apadrinamiento lector bilaketarekin bat datozen irudiak
1. eta 5. mailak 
Erlazionatutako irudia
2. eta 6. mailak



2. MAILAKOAK  OSTUÑON

Ekainaren 4an 2. maialakook oso ibilbide interesgarria egin genuen Ostuño inguruan. Ibilbideak "La Calzada" du izena eta hemen argazkiak dituzue.





URAREN ESPERIMENTUA 4. MAILAN



Kaixo! Pasa den ostegunean, maiatzak 23, Ainhoa etorri zitzaigun bisitan 4.mailako gelara eta uraren inguruko esperimentua egiteko aukera izan genuen. Mila esker etortzeagatik!









KONPOST TAILERRA 4. MAILAN


Kaixo! Atzo, maiatzak 22, konpostaje tailerra egiteko aukera izan genuen. Ingurumena zaintzen ikasi genuen eta horretaz gain, letxuga bana eraman genuen etxera.







1. ETA 3. MAILAKO MUSIKARIAK


Hona hemen 3.mailako artistak Mozart-en “Marcha turca” musikograma musika tresnekin jotzen. Zein ondo!




Hona hemen 1.mailako loreak, txoriak, tximeletak eta ekaitza Vivaldi-ren Udaberria antzezten. Zer nolako artistak!




2. MAIALAKOAK KAZETARI


Proiektu honetan 2. mailakoak kazetari bihurtu gara. Hemen duzue gure URTEKARIA.




Imagen relacionada



MAURITANIAKO IPUINAK 4. MAILAN



Pasa den ostiralean, maiatzak 17, ipuin kontalari sorpresa izan genuen: Yahie al Rajil, Mauritaniatik etorria eta Koldo (itzultzailea) Baionatik.

Ipuinak entzuteaz gain, ikasleek galderak egiteko aukera izan zuten. Oso interesgarria eta dibertigarria izan zen.



Mila esker etorri izanagatik.










TEA DASTATZEN 4. MAILAN




Urtarrilaren bukaeran, 4.mailako Lala eta Mariam etorri zitzaizkigun gelara Mauritanian tea eta yogurra nola egiten diren irakasteko. Oso interesgarria izan zen eta primeran pasatu genuen. Gainera, dastatzeko aukera izan genuen eta goxo-goxo zegoen! Eskerrik asko!


Hona hemen momento horien argazki batzuk.








2. MAILAKO ERREZETA LIBURUA


Sukaldatzea gustatzen bazaizu hemen daukazu 2. mailakoek idatzitako errezeta liburua.



Resultado de imagen de sukaldaria





1. ETA 2. MAILAKOAK PELLO AÑORGAREKIN

Irakurzaletasuna handitzeko asmoz Pello Añorga idazlea gure eskolara etorri zen.
Saio interesgarri eta dibertigarria bizi genuen berarekin batera.



Resultado de imagen de pello añorga




2. MAILAKOAK DONOSTIAKO AKUARIOAN

Urtarrilaren 22an, 2. mailako ikasleek Donostiako Akuarioa bisitatu genuen. Oso eguraldi txarra izan genuen, baina merezi izan zuen: itsasoaz eta arrainetaz asko ikasi genuen.

https://photos.app.goo.gl/K9gcq7aXxcYYDgjX9

EUSKARALDIA

Euskaraldiarekin batera Ipuin kontalari bat etorri zen eskolara. Berarekin oso gustora ibili ginen.





2017-18 IKASTURTEA


1. ETA 2. MAILAKOAK SOBRONEN

Ikasturteko azken txangoan Sobroneko Abentura Parkean egon gara 1. eta 2. mailakoak. Begira ze ondo pasa dugun!!


https://photos.app.goo.gl/E9wGZuRm7TZss98t6


IRAKURLE LAGUNA

Aurten ere, 1. eta 5. mailako ikasleek alde batetik, eta 2. eta 6. mailakoek bestetik, Irakurle Lagunaren proiektuan parte hartu dute. Azken trimestre honetan, astean behin elkartu dira elkarrekin irakurtzeko eta liburuen inguruko beste jolas eta jarduerak egiteko. Eta lagun berriak egin dituzte!






Resultado de imagen de irakurketa





5. ETA 6. MAILAKOAK SOPUERTAN

Ekainaren 18an 5. eta 6. mailakoak Sopuertako Abentura Parkean egon ziren. Ikasturte amaiera 
polita.


Sopuerta Abentura

 

1. ETA 2. MAILAKOAK SANTA KATALINA LORATEGIAN


Ekainaren 6an, Santa Katalina Lorategi Botanikora  joan ginen Txanelako proiektuarekin lotuta.
Ibilbide bat eta eskulan tailer bat egin genituen.

Resultado de imagen de santa catalina lorategia



3. ETA 4. MAILAKOAK  OSTUÑON TXORIAK ASKATZEN


Maiatzaren 30ean Martiodako biologoekin ekintza interesgarria egin zuten. Txori batzuk sendatu ondoren naturan askatu zituzten, Ostuñon hain zuzen ere.



Resultado de imagen de martioda centro recuperacion

1. MAILAKOAK URBINA BASABE DORRETXEAN


Maiatzaren 9an, 1. mailakoak Kuartangora joan ginen. Erromatarren proiektuan geundenez, Urbina Basabeko dorretxean dagoen Andagosteko batailari buruzko informazioa jaso nahi genuen, eta bertan maketa, horma-irudiak eta bideo bat ikusi genuen. Eta hamaiketako ederra prestatu ziguten!







ANTTON KAZABON IDAZLEA GURE ESKOLAN


Martxoaren 6an Antton Kazabon idazlearen bisita izan genuen.
Aurretik, 1. eta 2. mailetan bere liburu bat irakurri genuen, "Parke bakartia", eta egun horretan galderak asko egin genizkion.
Anttonek ipuinak eta bertsoak irakurri zizkigun eta amaieran "Asmakizun Txapelketa" egin zuen. Irabazleek berak idatzitako liburu bana eraman zuten etxera.
Oso ondo pasa genuen.






2. MAILAKOAK AKUARIUMEAN


Urtarrilean 2. mailakoak Donostiara  joan ziren egun pasa eta bertan Akuariuma eta Itsas Museoa bisitatu zituzten.


 


1. MAILAKOAK ARRIKRUTZEN


Urtarrilaren 25ean 1. mailakoak Arrikrutzeko haitzulora joan ginen Lehen Gizakien bizimodua ikusteko.







2016-17 IKASTURTEA

1. eta 2. MAILAKOAK SOBRONEN

1. eta 2. Mailakoen ikasturte amaierako txangoan Sobronera joan ginen. Bertan Abentura Parkean eta kayaketan ibili ginen. Igerilekuan pixka bat bainatzeko ere denbora izan genuen.

https://goo.gl/photos/Xmk1HD2eej9Tjaj17


6. MAILAKO IKASLEAK SOPUERTAN

Kurtso amaierako irteera bikaina izan zen. Sopuerta abenturara joan ginen eta ederki pasatzeko aukera izan genuen. Hemen seigarren mailakoen argazki batzuk.



2 MAILAKOAK "LA CALZADA" IBILBIDEAN

Ekainaren 2an 2. mailako ikasleok goiz osoa pasatu genuen mendian. La Calzada ibilbidea egin genuen, Ostuñon hasita. Gauza interesgarri asko ikusi eta aztertu genuen: zuhaitzak, loreak, animaliak, aztarnak...
Argazkilari lana ere egin genuen! Begira bestela...


2. MAILAKOAK TXORIAK IKUSTEN

Maiatzaren 25ean 2. mailako ikasleok txoriei buruzko ekitaldia egin genuen. Lehenengo, informazioa jaso genuen Equinoccio taldekoek emanda. Ondoren, prismatikoak egin genituen. Azkenik Ostuñora joan ginen txoriak ikustera.

https://goo.gl/photos/iY1BSfTQHyDSUvrK8

5. ETA 6. MAILAKO IKASLEAK ORIENTING EGITEN


Izarra herri eskolako 3. zikloko ikasleek beraien orientazioa jokoan jartzeko aukera izan zuten Otxandion. Bertan, ikastetxe ezberdinetako ikasleak elkartu ziren eta egun zoragarriaz gozatu zuten. Orientazio lasterketaz gain, Otxandioko inguruak ezagutzeko aukera izan zuten eta, nahiz eta egun osoko irteera izan, eguna motz geratu zitzaien.








5.MAILAKO IKASLEEN PINTXO DASTAKETA

Izugarrizko sukaldariak ditugu eskolan!
5.mailako ikasleek beraien irudimen eta sukalderako dituzten gaitasunak erakusteko aukera izan zuten. Ikasle bakoitzak bere pintxoa prestatu eta aurkeztu zuen lagunen aurrean. Besteen ideak eta gomendioak jaso ondoren, dastatzeko ordua iritsi zen.





6.MAILAKO IKASLEAK HEGAZTIAK NOLA ERAZTUNTZEN DIREN IKASTEN IBILI DIRA

Goiz pasa polita egin zuten 6.mailako ikasleek. Naturaz gozatzeaz aparte, zerbait berria ikasteko aukera izan zuten. Lehenik txoriak harrapatu behar ziren eta jarraian eraztuntzeari ekin. Hegaztiak sareetatik kontu handiz ateratzearen garrantzia, tamainaren arabera zein eraztun jarri, hegaztiak nola neurtu eta pisatu... gauza ugari ikusi zituzten.





5. ETA 6. MAILAKO IKASLEAK ARAMAION

ESKU PILOTA ETA BERTSO TOPAKETA

Urtero bezala, aurten ere, 5. eta 6.mailakoek "Ikaspilota topaketa" jardueran parte hartzeko aukera izan zuten. Oraingoan Aramaion elkartu ziren Legutio, Aramaio, Gopegi, Murgia eta Izarrako ikasleak. 
Aspaldiko lagunekin egon eta lagun berriak egiteko aukera izan zuten. Horretarako, pilotarekin zerikusia zuten hainbat jolas egin zituzten eta arratsaldean berriz,  gaztetxoek bertsotarako zituzten gaitasunak erakusteari ekin zioten.


 izarra herri eskola





1. MAILAKOAK KUARTANGON 

https://goo.gl/photos/UWM2dfSxpBkUEmnHA


Martxoaren 20an, Lehenengo  mailako ikasleak, Kuartangoko Urbina Basabe herrira joan gara, bertako Dorrea bisitatzera.
Goiz ederra igaro dugu bertan. Modes, gure gidari ezin hobea izan da ibilbidean. Gauza asko ikasi dugu gure historiari buruz.
Irteera bukatzeko, izugarrizko hamaiketako jarri digute.
Mila esker Kuartangoko Udalari.

El día 20 de marzo, los alumnos y alumnas de 1º de primaria, hemos realizado una visita a la Casa Troncal de Urbina de Basabe.
Hemos pasado una mañana estupenda. Modes, nuestra guía, nos ha enseñado un montón de cosas interesantes sobre nuestra historia.
Al terminar la visita, nos han puesto un “hamaiketako” impresionante.
Nos lo hemos pasado fenomenal.
Muchas gracias al Ayuntamiento de Kuartango.

1. MAILAKOAK DONOSTIAKO AQUARIOAN

https://goo.gl/photos/ReMUVkxZYL38PomW6




2., 5. eta 6. MAILAKOAK IRUÑEKO PLANETARIOAN

Azaroaren 4an, Lehen Hezkuntzako 2, 5 eta 6. mailakoak Planetariora joan ginen. Bertan "Amamalurra" proiektua landu genuen. 

https://goo.gl/photos/77mQGiHuQFq95mwMA