2019-20 IKASTURTEA
3. mailako musikariak
3. mailakoak musika instrumentuak sailkatzen ibili dira. Hemen dituzue haien lanak.
2. mailako musikariak
Begira 2. mailako neska-mutilak zer nolako musikari trebeak diren!
Juan Kruz Igerabide idazlea 1. eta 2. mailakoekin.
Aurten ere euskal idazle ospetsu batek bisitatu gaitu. Oraingoan Juan Kruz Igerabiderekin egoteko aukera izan dugu.
Guk bere liburuak irakurri genituen eta berak ipuinak, olerkiak, asmakizunak ... kontatu zizkigun.
Oso gustura egon ginen eta irakurtzeko gogoa sortu zitzaigun!
Oso gustura egon ginen eta irakurtzeko gogoa sortu zitzaigun!
1. mailakoak Arrikrutzeko haitzuloetan
Urtarrilaren 22an 1. mailako iaksleok Oñatira joan ginen Arrikrutzeko haitzuloa bisitatzera.
Lehen gizakien moduan marrazkiak egin genituen, eta sua ere nola egiten zuten ikusi genuen.
Haitzuloetako lehoia eta hartz familia ikusi genuen.
Bazkaria Arantzazun egin genuen eta joalasteko denbora ere izan genuen.
Bazkaria Arantzazun egin genuen eta joalasteko denbora ere izan genuen.
Asko ikasi genuen eta primeran pasatu ere.
2. mailakoak Donostiako Akuarioan
Pasa den Urtarrilaren 8an
2. mailako ikasleok Donstiako akuariumera joateko aukera izan genuen.
Bertan gure interesgune
den euskal balea eta bere ehizaren inguruan asko ikasi genuen.
Horrez gain, gure
inguruko itsas eta erreka espezieak
ezagutu genituen, bai eta hainbat espezie tropikal bereziak ere.
Bikain pasa genuen!
Boga, boga, mariñela... 2. maila
LH 2. mailako ikasleek gure “Boga-boga mariñela” proiektuaren barruan itsas animali ezberdinei buruzko ikerketa egin dugu; informazioa bildu, sailkatu, idatzi eta azkenik bideo hau prestatu dugu. Espero dugu zuen gustukoa izatea!
Dinosauroak 1. mailan
Azken aldi honetan 1. mailan dinosauroei buruz asko ikasi dugu eta denon artean bilduma ederra egin dugu.
2018-19 IKASTURTEA
6. MAILAKO MUSIKARIAK
Hona hemen 6. mailakoek egindako musika bideoak.
5. MAILAKO EKINTZAK
Hemen dituzue ikasturtean zehar 5. mailakoek egindako ekintzen argazkiak.
![]() |
Txoriak ezagutzen |
![]() |
Adimen emozionala |
![]() |
Esperimentuak |
![]() |
Euskararen eguna |
![]() |
Ihauteriak |
![]() |
Bertsolaritza topaketa |
1. ETA 2. MAILAKOEN AZKEN TXANGOA
1. eta 2. mailakoak Sobroneko Parkean egon ginen. Eguraldi ona eta egun osoa uretan: Ebro ibaiatik piraguetan eta igerilekuan igeri egiten. Egun borobila!
2. MAILAKO IPUINAK
Oraingoan, 2. mailako idazle trebeok Ipuin Bilduma idatzi dugu. Hemen daukazue.
IRAKURLE LAGUNA 2018-19
Ikasturte honetan ere Irakurle Lagunaren proiektuan parte hartu dugu. 1. eta 5. mailakoak elkarrekin hasi dira irakurtzen eta 2. eta 6. mailakoek pasa den ikasturtearen lanarekin jarraitu dute.
Hemen dituzue argazki batzuk.
![]() |
1. eta 5. mailak |
![]() |
2. eta 6. mailak |
2. MAILAKOAK OSTUÑON
Ekainaren 4an 2. maialakook oso ibilbide interesgarria egin genuen Ostuño inguruan. Ibilbideak "La Calzada" du izena eta hemen argazkiak dituzue.
URAREN ESPERIMENTUA 4. MAILAN
Kaixo! Pasa den ostegunean, maiatzak 23, Ainhoa etorri zitzaigun bisitan 4.mailako gelara eta uraren inguruko esperimentua egiteko aukera izan genuen. Mila esker etortzeagatik!
KONPOST TAILERRA 4. MAILAN
Kaixo! Atzo, maiatzak 22, konpostaje tailerra
egiteko aukera izan genuen. Ingurumena zaintzen ikasi genuen eta horretaz gain,
letxuga bana eraman genuen etxera.
1. ETA 3. MAILAKO MUSIKARIAK
Hona hemen 3.mailako artistak Mozart-en “Marcha turca” musikograma musika tresnekin jotzen. Zein ondo!
Hona hemen 1.mailako loreak,
txoriak, tximeletak eta ekaitza Vivaldi-ren Udaberria
antzezten. Zer nolako artistak!
2. MAIALAKOAK KAZETARI
Proiektu honetan 2. mailakoak kazetari bihurtu gara. Hemen duzue gure URTEKARIA.
MAURITANIAKO IPUINAK 4. MAILAN
Pasa den ostiralean, maiatzak 17, ipuin kontalari sorpresa izan genuen: Yahie al Rajil, Mauritaniatik etorria eta Koldo (itzultzailea) Baionatik.
Ipuinak entzuteaz gain, ikasleek galderak egiteko aukera izan
zuten. Oso interesgarria eta dibertigarria izan zen.
Mila esker etorri
izanagatik.
TEA DASTATZEN 4. MAILAN
Urtarrilaren bukaeran, 4.mailako
Lala eta Mariam etorri zitzaizkigun gelara Mauritanian tea eta yogurra nola
egiten diren irakasteko. Oso interesgarria izan zen eta primeran pasatu genuen.
Gainera, dastatzeko aukera izan genuen eta goxo-goxo zegoen! Eskerrik asko!
Hona hemen momento horien argazki batzuk.
2. MAILAKO ERREZETA LIBURUA
Sukaldatzea gustatzen bazaizu hemen daukazu 2. mailakoek idatzitako errezeta liburua.
1. ETA 2. MAILAKOAK PELLO AÑORGAREKIN
Irakurzaletasuna handitzeko asmoz Pello Añorga idazlea gure eskolara etorri zen.Saio interesgarri eta dibertigarria bizi genuen berarekin batera.
2. MAILAKOAK DONOSTIAKO AKUARIOAN
Urtarrilaren 22an, 2. mailako ikasleek Donostiako Akuarioa bisitatu genuen. Oso eguraldi txarra izan genuen, baina merezi izan zuen: itsasoaz eta arrainetaz asko ikasi genuen.EUSKARALDIA
Euskaraldiarekin batera Ipuin kontalari bat etorri zen eskolara. Berarekin oso gustora ibili ginen.
2017-18 IKASTURTEA
1. ETA 2. MAILAKOAK SOBRONEN
Ikasturteko azken txangoan Sobroneko Abentura Parkean egon gara 1. eta 2. mailakoak. Begira ze ondo pasa dugun!!IRAKURLE LAGUNA
Aurten ere, 1. eta 5. mailako ikasleek alde batetik, eta 2. eta 6. mailakoek bestetik, Irakurle Lagunaren proiektuan parte hartu dute. Azken trimestre honetan, astean behin elkartu dira elkarrekin irakurtzeko eta liburuen inguruko beste jolas eta jarduerak egiteko. Eta lagun berriak egin dituzte!5. ETA 6. MAILAKOAK SOPUERTAN
Ekainaren 18an 5. eta 6. mailakoak Sopuertako Abentura Parkean egon ziren. Ikasturte amaierapolita.
1. ETA 2. MAILAKOAK SANTA KATALINA LORATEGIAN
Ekainaren 6an, Santa Katalina Lorategi Botanikora joan ginen Txanelako proiektuarekin lotuta.
Ibilbide bat eta eskulan tailer bat egin genituen.
3. ETA 4. MAILAKOAK OSTUÑON TXORIAK ASKATZEN
Maiatzaren 30ean Martiodako biologoekin ekintza interesgarria egin zuten. Txori batzuk sendatu ondoren naturan askatu zituzten, Ostuñon hain zuzen ere.
1. MAILAKOAK URBINA BASABE DORRETXEAN
Maiatzaren 9an, 1. mailakoak Kuartangora joan ginen. Erromatarren proiektuan geundenez, Urbina Basabeko dorretxean dagoen Andagosteko batailari buruzko informazioa jaso nahi genuen, eta bertan maketa, horma-irudiak eta bideo bat ikusi genuen. Eta hamaiketako ederra prestatu ziguten!
ANTTON KAZABON IDAZLEA GURE ESKOLAN
Martxoaren 6an Antton Kazabon idazlearen bisita izan genuen.
Aurretik, 1. eta 2. mailetan bere liburu bat irakurri genuen, "Parke bakartia", eta egun horretan galderak asko egin genizkion.
Anttonek ipuinak eta bertsoak irakurri zizkigun eta amaieran "Asmakizun Txapelketa" egin zuen. Irabazleek berak idatzitako liburu bana eraman zuten etxera.
Oso ondo pasa genuen.
2. MAILAKOAK AKUARIUMEAN
Urtarrilean 2. mailakoak Donostiara joan ziren egun pasa eta bertan Akuariuma eta Itsas Museoa bisitatu zituzten.
1. MAILAKOAK ARRIKRUTZEN
Urtarrilaren 25ean 1. mailakoak Arrikrutzeko haitzulora joan ginen Lehen Gizakien bizimodua ikusteko.
2016-17 IKASTURTEA
1. eta 2. MAILAKOAK SOBRONEN
1. eta 2. Mailakoen ikasturte amaierako txangoan Sobronera joan ginen. Bertan Abentura Parkean eta kayaketan ibili ginen. Igerilekuan pixka bat bainatzeko ere denbora izan genuen.6. MAILAKO IKASLEAK SOPUERTAN
Kurtso amaierako irteera bikaina izan zen. Sopuerta abenturara joan ginen eta ederki pasatzeko aukera izan genuen. Hemen seigarren mailakoen argazki batzuk.
2 MAILAKOAK "LA CALZADA" IBILBIDEAN
Ekainaren 2an 2. mailako ikasleok goiz osoa pasatu genuen mendian. La Calzada ibilbidea egin genuen, Ostuñon hasita. Gauza interesgarri asko ikusi eta aztertu genuen: zuhaitzak, loreak, animaliak, aztarnak...
Argazkilari lana ere egin genuen! Begira bestela...
2. MAILAKOAK TXORIAK IKUSTEN
Maiatzaren 25ean 2. mailako ikasleok txoriei buruzko ekitaldia egin genuen. Lehenengo, informazioa jaso genuen Equinoccio taldekoek emanda. Ondoren, prismatikoak egin genituen. Azkenik Ostuñora joan ginen txoriak ikustera.5. ETA 6. MAILAKO IKASLEAK ORIENTING EGITEN
5.MAILAKO IKASLEEN PINTXO DASTAKETA
Izugarrizko sukaldariak ditugu eskolan!
5.mailako ikasleek beraien irudimen eta sukalderako dituzten gaitasunak erakusteko aukera izan zuten. Ikasle bakoitzak bere pintxoa prestatu eta aurkeztu zuen lagunen aurrean. Besteen ideak eta gomendioak jaso ondoren, dastatzeko ordua iritsi zen.
5.mailako ikasleek beraien irudimen eta sukalderako dituzten gaitasunak erakusteko aukera izan zuten. Ikasle bakoitzak bere pintxoa prestatu eta aurkeztu zuen lagunen aurrean. Besteen ideak eta gomendioak jaso ondoren, dastatzeko ordua iritsi zen.
6.MAILAKO IKASLEAK HEGAZTIAK NOLA ERAZTUNTZEN DIREN IKASTEN IBILI DIRA
Goiz pasa polita egin zuten 6.mailako ikasleek. Naturaz gozatzeaz aparte, zerbait berria ikasteko aukera izan zuten. Lehenik txoriak harrapatu behar ziren eta jarraian eraztuntzeari ekin. Hegaztiak sareetatik kontu handiz ateratzearen garrantzia, tamainaren arabera zein eraztun jarri, hegaztiak nola neurtu eta pisatu... gauza ugari ikusi zituzten.
5. ETA 6. MAILAKO
IKASLEAK ARAMAION
ESKU PILOTA ETA BERTSO
TOPAKETA
Urtero bezala, aurten ere, 5. eta 6.mailakoek
"Ikaspilota topaketa" jardueran parte hartzeko aukera izan zuten.
Oraingoan Aramaion elkartu ziren Legutio, Aramaio, Gopegi, Murgia eta Izarrako
ikasleak.
Aspaldiko lagunekin egon eta lagun berriak egiteko
aukera izan zuten. Horretarako, pilotarekin zerikusia zuten hainbat jolas egin
zituzten eta arratsaldean berriz, gaztetxoek bertsotarako zituzten
gaitasunak erakusteari ekin zioten.
1. MAILAKOAK KUARTANGON
Martxoaren
20an, Lehenengo mailako ikasleak,
Kuartangoko Urbina Basabe herrira joan gara, bertako Dorrea bisitatzera.
Goiz
ederra igaro dugu bertan. Modes, gure gidari ezin hobea izan da ibilbidean.
Gauza asko ikasi dugu gure historiari buruz.
Irteera
bukatzeko, izugarrizko hamaiketako jarri digute.
Mila
esker Kuartangoko Udalari.
El día 20 de marzo, los alumnos y alumnas de 1º de
primaria, hemos realizado una visita a la Casa Troncal de Urbina de Basabe.
Hemos pasado una mañana estupenda. Modes, nuestra
guía, nos ha enseñado un montón de cosas interesantes sobre nuestra historia.
Al terminar la visita, nos han puesto un
“hamaiketako” impresionante.
Nos lo hemos pasado fenomenal.
Muchas gracias al Ayuntamiento de Kuartango.
1. MAILAKOAK DONOSTIAKO AQUARIOAN
2., 5. eta 6. MAILAKOAK IRUÑEKO PLANETARIOAN
Azaroaren 4an, Lehen Hezkuntzako 2, 5 eta 6. mailakoak Planetariora joan ginen. Bertan "Amamalurra" proiektua landu genuen.